XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gas butano leherketak zauritu bat eragin zuen Iruñean

IRUÑEA

Iruñeko 75 urteko emakume batek esku eta hanketan zauriak izan zituen gasa irekita zuen kanping butano bonbona piztean.

Atzo goizeko 11etan Iruñeko Santxo el Fuerte etorbidean eta 24 zenbakiaren zortzigarren bizitzan, gas bonbona batek eztanda egin eta etxebizitzan kalteak sortu zituen.

Emakumea kanping gas butano bonbona bat piztutzen ari zela gertatu zen leherketa, gas irteera irekita zuelako.

Leherketaren ondorioz zauri arinak izan zituen eta Iruñeako Camino Amabirjinaren ospitalera eraman zuten.

Eztandak kalteak sortu zituen sukaldeko tetxuan eta ateetan, era berean, etxeko tetxu faltsua atera zuenez suhiltzaileen partehartzea beharrezkoa izan zen.